XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berri Nausiak

Erresumen arteko bakeari buruz

Rusia, Angleterra, Amerika eta Frantzia, zonbait ilabethez hi bahiz, ni banuk hari izan dira, handi-handia, nehork ez nahiz amor eman.

Mundua izitua zen, nola finituko ziren tira-bira horek oro, eta ez othe zenetz azken mila-buruan gerla berriz piztuko.

Huna non munduak atsegin hartu duen jakinik denek onhartu dutela hautsi-mautsika artzea. Molotov-ek uzten du Trieste luraldea bere gain, Italianoekin baketu beharrez eta Tito behar badu ere pochi bat trichtatu; hala-hala Italiaren koloniez ez du hoinbertze pretentzione.

Amerikanoek eta Anglesek onhartu dute Rusoek heda dezaten beren itzala beren auzo batzuetarat, eta Titori muga hobechago batzu uzten diozkate.

Baketzalea

Kolpeka hasi orde, zertako hasi dira zentzutzen? Gerlaren beldurrak egin duke mirakulu hori. Bainan aithortu behar dute denek Bidault izan dela erresuma handien baketzalea. Ijarek pentsatu ditu hautsi-mautsi guziak, eta gisa hortan erakutsi du Frantziak baduela oraino zerbait erraiteko populuen artean; ez duela bere kalipu guzia galdua eta egin dezakela laguntza ederrik bera baino erresuma handiagoeri.

Eskerrak hartze ditu gure ministro lehenak, egin duen lan baliosarentzat.

Eta gero?

Horrek ez du erran nahi Europan bakea arras salbatua dela. Ez, lanjerra frango gelditzen da. Hasteko, ez dute deus ere deliberatu Alemaniaz: aita Alemania prestu atchikitzen ez deno, nork segurta nehungo sosegurik?

Halere ez baitira erresuma handiak elgarri gibelaz itzuli, probetchu ederra da. Bainan esperantza gehiena huntan da: lauen artean egoiteko orde, lau muslari bezala, akordioak 21 erresumen artean eginen dira. Gure iduriko bere ongaitzak baditu manera horrek ez othe da handien urguda gogortuko eta zonbat zorokeria ez du egin arazten urguluak?

Bainan zonbait aldiz zimarku eta jukutria gutiago, chikana gutiago bada, hainitz jende beha dagolarik.

Agian bakearen onetan izanen dira hogoi-ta bat erresumen biltzar berriak.